jueves, 15 de septiembre de 2011

Aurre-ezagutzak analizatzen

Bideoa ikusi ondoren aitortu behar dugu uste genuena baino gutxiago dakigula gelan aplikatu daitezkeen teknologiei buruz.

Informazioa bilatu eta eraldatzeko arazorik ez dugu. Komunikazio plataformekin (blogak, foroak, skype...) ere ez dugu uste arazorik edukiko genuenik.

Konturatu gara ere, bere garaian ikasi genituen baliabideekin konformatzen garela askotan, berriak bilatu eta erabili ordez, bai softwarean eta baita hardwarean. Adibide argia da arbel digital elkareragilearena. Gure garaian ez zegoenez, ez dugu inolako berririk zertarako balio duen ere.

Beraz, argi geratu zaigu, nahiz eta gu teknologien munduan hezituak izan garen, zer ikasi asko dugula oraindik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario