jueves, 20 de octubre de 2011

Egile Tresnak

Zer dira?

Egile tresnak lan multimedia eta konstruktibista ahalbidetzen dute, heziketa ingurune dinamiko bat sortuz. Tresna hauek dituzten funtziotariko batzuk ekintza ezberdinen eta aplikazio txikien sorrera dira.

Egile tresna ezberdinak:

  • ARDORA: html moduan 34 ekintza ezberdin modu errazean sortzea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa da. Adibidez gurutzegramak, letra sopak, panel grafikoak, erlojuak, etab. Hizkuntza ezberdinetan jartzeko aukera ere ematen dizu, horien artean euskara.
  • ATENEX: multimedia material interaktiboak sortu, kudeatu eta hauen jarraipena eta ikasketa prozesuaren ebaluazioa ahalbidetzen duen plataforma da. Maila ezberdinetan eta hizkuntzen ikasketetan erabiltzeko egokituta dago.
  • CUADERNIA: hezkuntza komunitate guztiaren esku dagoen tresna da, hezkuntza material digitala sortzeko eta zabaltzeko. Koaderno digitalak sortzea ahalbidetzen du. Gainera, on-line bertsioa erabiliz ez da beharrezkoa tresna ordenagailuan instalatua edukitzea.
  • HOT POTATOES: Gazteizko unibertsitateak garatutako tresna da eta bertan sei ariketa mota sor daitezke, feedback eta audio eta bideoaren integrazioaren laguntzaz.
  • EDILIM: hezkuntza programak sortzeko tresna da, fitxategi gutxi batzuk ordenagailura jaitsiz. Liburuak, jarduera interaktiboak edota deskribapen orriak sortzeko balio du. Hezkuntza jardueraz gain aurkezpen eta liburu interaktiboak lantzeko ere erabil daiteke.
  • JCLIC: hezkuntzako jarduera multimediak sortu, ebatzi eta ebaluatzeko ingurunea da. Jarduera ezberdin hauek proiektu eta sekuentzia ezberdinetan azaltzen dira.
  • SCRATCH (aurreratua): ahokatzen diren pieza ezberdinen metaforaren bitartez, mundu berriak sortzea ahalbidetzen du, hau da, haurrei programazioko oinarrizko kontzeptuak irakasteko ingurune interaktiboa da.

jueves, 13 de octubre de 2011

ITE-ko programak


Matematikak lantzeko programa:


Biderketa taulak ikasteko balio du eta nibel ezberdinak jarri daitezkeenez, Lehen Hezkuntzako maila ezberdinetara bideratua dago.

Egokia iruditzen zaigu, interaktiboa delako eta oso era bisualean erakusten duelako biderketak bezalako gauza aspergarri bat.


IKT-ak ikasgai ezberdinetan

Matematikan:
  • Figura geometrikoak hobeto ikusi eta ulertzeko bideoak.
  • Distantzia handiak ikusteko Google Maps, buruketak egiteko.
  • Editorial ezberdinak eskaintzen dituzten material didaktiko elektronikoak erabili.
  • Grafikoak ikusi eta aztertu internet bidez.
  • Bideojoko konkretuak buruketak egiteko.

Atzerriko hizkuntza:
  • Beste herrialde bateko ikasleekin bideokonferentzia bidez hitz egin (Skype) komunikazioa lantzeko eta hizkuntza praktikatzeko.
  • Ingelesezko pelikulak ikusi subtituloak ingelesez jarrita, entzumena eta ulermena lantzeko.
  • Editorial ezberdinak eskaintzen dituzten material didaktiko elektronikoak erabili.
Gaztelania:
  • Beste herrialde bateko ikasleekin bideokonferentzia bidez hitz egin gaztelaniaz (Skype) komunikazioa lantzeko eta hizkuntza praktikatzeko.
Ingurunea:
  • Google Earth eta Google Maps, munduko fenomenoak hobe ulertzeko (mendiak, sakanak, herrialdeak, hiriak,...).
  • Garai ezberdinetako argazkiak konparatu aldaketak aztertzeko(photopeach, flickr,...).
Plastika:
  • Arbel digitala kontzeptu berriak transmititzeko.
  • Freehand, paint, photoshop eta bestelako programak irudien moldaketa lantzeko.
  • Googleartprojecten bitartez munduko museoak ikusi, artea hobeto ulertzeko.
Soinketa:
  • Autoebaluazio bat aurrera eramateko bideoak grabatu.
  • Irteeretan orientazioa lantzeko GPSak eta mapak.
Musika:
  • Autoebaluazio bat aurrera eramateko bideoak eta soinuak grabatu.



Irakasgai ezberdinetan IKTak erabiltzen dira, alde batetik klaseak aktiboagoak eta interesgarriak izateko eta bestetik, errazagoa izateko material egokia bilatzea. Ala ere, honek ez du metodologia aldatzea inplikatzen.

sábado, 1 de octubre de 2011

Blog-ak

Zer da Blog bat? Interneteko erabiltzaile batek, istorio edo artikuluak argitaratzeko erabiltzen duen web gunea.



Plataforma ezberdinak:



Eskolan nola aplikatu:
  • Ikasleek beraien lana irakasleekin eta beste ikasleekin konpartitzeko.
  • Besteek egindako lanetatik ikasteko.
  • Egindako lanak sarean eskuragarri izateko.
Nola egiten da blog bat?
Plataforma bakoitzak bera pausoak ditu blog bat egiterako orduan, nahiz eta denak nahiko antzekoak diren. Bi plataforma erabilienak Blogger eta Wordpress dira.
Nola egin blog bat Blogger-en?



Nola egin blog bat Wordpress-en?


Hala ere klasean erabili beharreko tresnak direnez, garrantzitsua izango litzateke, euskerazko plataformak erabiltzea. Blogariak.net eta Blogak.com plataformen artean, azken hau iruditzen zaigu egokiagoa haurrekin ibiltzeko. Blogariak-ek sare soziala ere badu eta agian haurrekin ibiltzeko gehiegi izango litzateke.
Hauek dira Blogak.com-en blog bat sortzeko pausoak:

1.- Kontua ireki (hemen).

Erabiltzaile izena eta pasahitza aukeratu. Ondoren gure e-posta helbidea jarri eta zerbitzuen baldintzak onartzen ditugula aukeratu. Bukatzeko Sortu zure kontuan klikatu.

2.- Eman izena blogari.

Gure blogak izango duen izena aukeratu eta blogak izango duen hebidea jarri. Errezena, bietarako izen bera erabiltzea da baina ezberdinak ere izan daitezke. Ondoren, sortu zure blogan klikatu.

3.- Deseinua aukeratu.

Gehien gustatzen zaigun diseinua aukeratu eta beheran agertzen den galderari erantzun Ekin blogari! klikatu aurretik. Galdera honek, bloga egiten ari dena pertsona bat dela ziurtatzeko balio du.

Dena ondo egin dugunaren seinale, mezu hau azalduko zaigu:

Ekin blogari berehala! gainean klikatu eta erabiltzaile izena eta pasahitza eskatuko dizkigu berriro. Hauek bete ondoren Sartu-ri eman eta gure blog berria azalduko zaigu pantailan.

Oraindik artikulurik idatzi ez dugunez, zurian azalduko da. Gure lehenengo artikulua idatzi ahal izateko, goian eskuinean dagoen Kudeatu zure bloga-n klik egindo dugu.

Azaltzen zaizkigun aukeren artean Idatzi-n klikatuko dugu.

Egilea-ren tokian gure erabiltzaile izena ageriko da. Idatzi nahi dugun testuaren Izenburua aukeratu, Etiketak jarri (gure artikulua sailkatzeko balioko dute, ez dira beharrezkoak baina bai oso erabilgarriak artikulu kopurua igotzen denean) eta Gorputza jartzen duen tokian gure testua idatziko dugu.

Behin idatzi ondoren, emaitza Aurreikusteko aukera dago zuzenean argitaratzera ez bagara ausartzen. Azkenik, Gehitu-n klik egin eta Artikuluen zerrendan gehitua azalduko zaigu. Egindakoaren emaitza ikusteko, blogaren izenburuan klikatu besterik ez dugu egin behar.



Artikulu berri bat egiteko, jarraitutako pausoak errepikatu besterik ez dago.