Zer da Blog bat? Interneteko erabiltzaile batek, istorio edo artikuluak argitaratzeko erabiltzen duen web gunea.
Plataforma ezberdinak:
Plataforma ezberdinak:
- Blogak.com (euskaraz)
- Blogariak.net (euskaraz)
- Blogger.com
- Wordpress.com
- Blogia.com
- TypePad.com
- Blogware.com
- Novabletype.com
- ExpressionEngine.com
Eskolan nola aplikatu:
- Ikasleek beraien lana irakasleekin eta beste ikasleekin konpartitzeko.
- Besteek egindako lanetatik ikasteko.
- Egindako lanak sarean eskuragarri izateko.
Nola egiten da blog bat?
Plataforma bakoitzak bera pausoak ditu blog bat egiterako orduan, nahiz eta denak nahiko antzekoak diren. Bi plataforma erabilienak Blogger eta Wordpress dira.
Nola egin blog bat Blogger-en?
Plataforma bakoitzak bera pausoak ditu blog bat egiterako orduan, nahiz eta denak nahiko antzekoak diren. Bi plataforma erabilienak Blogger eta Wordpress dira.
Nola egin blog bat Blogger-en?
Nola egin blog bat Wordpress-en?
Hala ere klasean erabili beharreko tresnak direnez, garrantzitsua izango litzateke, euskerazko plataformak erabiltzea. Blogariak.net eta Blogak.com plataformen artean, azken hau iruditzen zaigu egokiagoa haurrekin ibiltzeko. Blogariak-ek sare soziala ere badu eta agian haurrekin ibiltzeko gehiegi izango litzateke.
Hauek dira Blogak.com-en blog bat sortzeko pausoak:
Hauek dira Blogak.com-en blog bat sortzeko pausoak:
1.- Kontua ireki (hemen).
Erabiltzaile izena eta pasahitza aukeratu. Ondoren gure e-posta helbidea jarri eta zerbitzuen baldintzak onartzen ditugula aukeratu. Bukatzeko Sortu zure kontuan klikatu.
2.- Eman izena blogari.
3.- Deseinua aukeratu.
Gehien gustatzen zaigun diseinua aukeratu eta beheran agertzen den galderari erantzun Ekin blogari! klikatu aurretik. Galdera honek, bloga egiten ari dena pertsona bat dela ziurtatzeko balio du.
Dena ondo egin dugunaren seinale, mezu hau azalduko zaigu:
Ekin blogari berehala! gainean klikatu eta erabiltzaile izena eta pasahitza eskatuko dizkigu berriro. Hauek bete ondoren Sartu-ri eman eta gure blog berria azalduko zaigu pantailan.
Oraindik artikulurik idatzi ez dugunez, zurian azalduko da. Gure lehenengo artikulua idatzi ahal izateko, goian eskuinean dagoen Kudeatu zure bloga-n klik egindo dugu.
Azaltzen zaizkigun aukeren artean Idatzi-n klikatuko dugu.
Egilea-ren tokian gure erabiltzaile izena ageriko da. Idatzi nahi dugun testuaren Izenburua aukeratu, Etiketak jarri (gure artikulua sailkatzeko balioko dute, ez dira beharrezkoak baina bai oso erabilgarriak artikulu kopurua igotzen denean) eta Gorputza jartzen duen tokian gure testua idatziko dugu.
Behin idatzi ondoren, emaitza Aurreikusteko aukera dago zuzenean argitaratzera ez bagara ausartzen. Azkenik, Gehitu-n klik egin eta Artikuluen zerrendan gehitua azalduko zaigu. Egindakoaren emaitza ikusteko, blogaren izenburuan klikatu besterik ez dugu egin behar.
Behin idatzi ondoren, emaitza Aurreikusteko aukera dago zuzenean argitaratzera ez bagara ausartzen. Azkenik, Gehitu-n klik egin eta Artikuluen zerrendan gehitua azalduko zaigu. Egindakoaren emaitza ikusteko, blogaren izenburuan klikatu besterik ez dugu egin behar.
Artikulu berri bat egiteko, jarraitutako pausoak errepikatu besterik ez dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario