Zer dira?
Egile tresnak lan multimedia eta konstruktibista ahalbidetzen dute, heziketa ingurune dinamiko bat sortuz. Tresna hauek dituzten funtziotariko batzuk ekintza ezberdinen eta aplikazio txikien sorrera dira.
Egile tresna ezberdinak:
Egile tresnak lan multimedia eta konstruktibista ahalbidetzen dute, heziketa ingurune dinamiko bat sortuz. Tresna hauek dituzten funtziotariko batzuk ekintza ezberdinen eta aplikazio txikien sorrera dira.
Egile tresna ezberdinak:
- ARDORA: html moduan 34 ekintza ezberdin modu errazean sortzea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa da. Adibidez gurutzegramak, letra sopak, panel grafikoak, erlojuak, etab. Hizkuntza ezberdinetan jartzeko aukera ere ematen dizu, horien artean euskara.
- ATENEX: multimedia material interaktiboak sortu, kudeatu eta hauen jarraipena eta ikasketa prozesuaren ebaluazioa ahalbidetzen duen plataforma da. Maila ezberdinetan eta hizkuntzen ikasketetan erabiltzeko egokituta dago.
- CUADERNIA: hezkuntza komunitate guztiaren esku dagoen tresna da, hezkuntza material digitala sortzeko eta zabaltzeko. Koaderno digitalak sortzea ahalbidetzen du. Gainera, on-line bertsioa erabiliz ez da beharrezkoa tresna ordenagailuan instalatua edukitzea.
- HOT POTATOES: Gazteizko unibertsitateak garatutako tresna da eta bertan sei ariketa mota sor daitezke, feedback eta audio eta bideoaren integrazioaren laguntzaz.
- EDILIM: hezkuntza programak sortzeko tresna da, fitxategi gutxi batzuk ordenagailura jaitsiz. Liburuak, jarduera interaktiboak edota deskribapen orriak sortzeko balio du. Hezkuntza jardueraz gain aurkezpen eta liburu interaktiboak lantzeko ere erabil daiteke.
- JCLIC: hezkuntzako jarduera multimediak sortu, ebatzi eta ebaluatzeko ingurunea da. Jarduera ezberdin hauek proiektu eta sekuentzia ezberdinetan azaltzen dira.
- SCRATCH (aurreratua): ahokatzen diren pieza ezberdinen metaforaren bitartez, mundu berriak sortzea ahalbidetzen du, hau da, haurrei programazioko oinarrizko kontzeptuak irakasteko ingurune interaktiboa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario